MIM

1981etik aurrera bezeroaren zerbitzura

Tresna berezien fabrikazioa | Trokel-fabrikazioa | Pieza-mekanizatua

Manufacturas Industriales y Mecanizados, MIM, 1981ean sortu zuten Basaurin (Bizkaia) pieza industrialen mekanizazioan ziharduten hiru profesionalek: Juan Ignacio Marquinak, Jose Antonio Ibarrondok eta Jose Ramon Martinezek. Horien inizialak, gainera, jarduera orokorrarekin eta erabilitako marka komertzialarekin bat zetozen.

Lantegiaren hazkundeari esker, 80ko hamarkadaren erdialdean enpresak bere jatorrizko kokalekua Boluetako (Bilbo) egungo instalazioetara lekualdatu zuen, gaur egun 20 profesional inguruk lan egiten dutelarik bertan. Hasierako bazkideen ondorengoek zuzentzen dute gaur egun konpainiaren hedapena.

Gaur egun MIM-en jarduera nagusia neurrira egindako metalezko trokelak (sinpleak eta progresiboak) diseinatzea eta fabrikatzea da. Era berean, tresna desberdinak fabrikatzen dituzte mota guztietako industria-enpresentzat. Hirugarren negozio arloa mota guztietako pieza industrialen mekanizazio-proiektuak garatzean datza, serie laburren fabrikazioan espezializatuta.

MIM-ek enpresa txiki eta ertainei eta industria-talde handiei ematen die zerbitzua automobilgintzan, ekipamendu-ondasunetan edo sektore elektrikoarekin lotutako jardueretan, tresnak fabrikatuz eta pieza bereziak mekanizatuz.

V

Tresna berezien fabrikazioa

V

Trokel-fabrikazioa

V

Pieza-mekanizatua

V

Makineria-parkea

  • FANUC 01ic 370 x 550 x 310 mm elektroerosio-makina.
  • FANUC 01iA 320 x 220 x 180 mm elektroerosio-makina.
  • CNC LAGUN 700x400x150mm fresatzailea.
  • CNC LAGUN L650 650 x 510 x 400 mm mekanizatu-zentroa 20 Random-erreminta aldagailuarekin.
  • CNC LAGUN L850 850 x 510 x 630 mm bi mekanizatu-zentro 30 Random-erreminta aldagailuarekin.
  • Bi fresatzaile FEXAC 700 x 250 x 300 mm.
  • Bi tornu TADU EN300 800 diam. 1600 luzera.
  • PINACHO S94C/260 Tornua 8 erreminta-aldagailurekin. 500 diam. 1500 luzera.
  • CNC KENT 800 x 400 mm artezgailua.
  • ESNA prentsa 800 x 400 mm bankada 400 mm ibiltartea 63 Tn.
  • MECAMAQ 200 Tn. prentsa hidraulikoa.
  • Zulatzeko makinak
  • Esmerilatzaileak
  • Eta abar.

40 urteko esperientzia.

MIM-en baitan esperientzia handia dugu industria-sektorean. 1981. urteaz geroztik mekanizazio, trokelgintza eta tresna berezien fabrikazio-lanak egiten ari gara.